XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerokoa gero da gure gazteen leloa.

Biziki guti dira geroaz gaztedanik achola dutenak.

Etchean goserik egonen badira ere, oraiko neskatchek ez detzazkete bi urhats egin dituztenak oro agertu gabe.

Oinetakoak lauetan-hogoi liberetan direla, jes!...... zer da hori? takoinek: nor gira gu?... baderasate! Izanen ahal da diru gero ere!.

Eta zintzur bularrak agerian baitabiltza, lepotik behera urhezko (hala balitz) girgileria batek ez ote du abitu saindua pulliki ordaintzen?.

Papillotak berriz? Demuntren den, gure amachoek iruteari zemoten arta guzia egungo alabitchiek badaukate papilloten egiteko? Zer lana duten goiz guziez kopeta bazterrak eta matel hezur gainak moda-eran ezin apainduz!.

Oraiko neskatchak?.

Ehailetan ez dute sinheste pikorrik,
Ez dute hunkituko hortakotz kilorik...
Kutcha zahar guziak daudezela hutsik,
Eginen da oraino athorra hertsirik!
.

Errentak ttipi bainan handi gutiziak,
Aberatsen lerroan agertu nahiak;
Beztimenda berriez nihoiz ez asiak,
Ait'amen izerdien zer chukagarriak
.

Barkatu irakurtzaileak, lihotik hasi eta oraiko neskatokoen papillotetarat jo badut.

Erran zahar batek dio: Gizona eta emaztea sua eta istupa bezala.